→Ugao

Euskal Ezkontza, Euskaraldia eta kale animazioa, Ugaoko Euskal Astean

ugao euskal ezkontza 2016 euskal astea

Martxoaren 19tik 25era bitartean Euskal Astea antolatu dute Ugaon. Egitarau zabala prestatu dute eta herritarren parte hartzea bilatuko du beste urte batez.

2016KO EUSKAL EZKONTZA UGAON // GEURIA

Martxoaren 19tik 25era bitartean Euskal Astea antolatu dute Ugaon. Egitarau zabala prestatu dute eta herritarren parte hartzea bilatuko du beste urte batez. Besteak beste, Euskaraldia egitasmoaren aurkezpena, kantagintza, bertsogintza, antzerkia, tailerrak, euskal Playback-a, kale animazioa, Euskal Ezkontzaren antzezpena eta erromeria izango dira.

Udal zerbitzuek, herriko elkarteek, eskolak eta herritarrek osatutako batzorde bat arduratu da guztia antolatzeaz.

Euskal Astea 2018 Ugao – Egitaraua

Martxoak 17-25
Ugaon erosketak euskaraz kanpaina

Martxoak 19, astelehena
18:30 Euskaraldia, 11 egun euskaraz egitasmoaren aurkezpena Jane Jauregian

Martxoak 20, asteartea
10:00 + 17:00 Eskolako ikasleen Kantagintza eta Bertsogintza Jane Jauregian. Goizean eskolako umeei zuzenduta eta arratsaldean herritarrei
19:00 Ugaon Euskaraz Biziklip lehiaketan parte hartuko duten lanak ikustea Jane Jauregian

Martxoak 21, asteazkena
10:00 + 17:00 Eskolako ikasleen Antzerkia Jane Jauregian. Goizean eskolako umeei zuzenduta eta arratsaldean herritarrei

Martxoak 22, osteguna
17:00 Ludoteka Kalean Hiru tutuko iturrian
18:30 Gurasoentzako sentsibilizazio tailerra Jane Jauregian. Dinamizatzailea: Iñaki Aizmendi

Martxoak 23, ostirala
17:00 Umeentzako tailerrak Herriaren enparantzan. Aitama Guraso Elkartearen eskutik
18:15 Buruhandiak
19:00 Euskal Playback lehiaketa Herriaren enparantzan
21:00 Kale animazioa
23:00 DJ Markelin Herriaren enparantzan

Martxoak 24, larunbata
12:00 Euskal Ezkontzako kalejira
12:30 Euskal Ezkontzako ospakizuna Herriaren enparantzan. Sarea Txikik animatuta
13:00 Kale Kantuz, Koldo Etxebarriaren eskutik
15:00 Euskal Ezkontzako bazkaria
19:00 Erromeria Herriaren enparantzan: Luhartz (Bertan behera)

Martxoak 25, igandea
12:00 Umeentzako antzerkia Jane Jauregian: Erbia eta dordoka
13:00 Dantza ikuskizuna Herriaren enparantzan: Etorki Dantza Taldea
18:30 Ganbarako Igande Musikatuak: Igor Arzuaga eta Garazi Abrisketa. Sarea Sound System elkarteak antolatuta

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|