→Ugao

Emakumeen lan-aukerak sustatzeko formakuntza ikastaroa antolatu dute Ugaon

ugao it txartela ikastaroa 2018 ordenagailua argazkia Glenn Carstens Peters Unsplash

IT-Txartela eskuratu ahal izango dute parte-hartzaileek: Word, Excell, Access, Power Point eta Outlook programak erabiltzeko gaitasunak erakusten duen txartela. 

Formakuntza ikastaroaren bitartez IT-Txartela eskuratu ahal izango dute parte-hartzaileek // Glenn Carstens-Peters, Unsplash

Lan-aukerak sustatzeko prestakuntza planaren Lanberri programa abian jarriko dute Ugaon. Programa honen helburua da lan-merkatu arruntean sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzea. Kasu honetan Lanberri programa langabezian dauden Ugaoko 12 emakumeri dago zuzenduta. Formakuntza ikastaroaren bitartez IT-Txartela eskuratu ahal izango dute parte-hartzaileek, hau da, Word, Excell, Access, Power Point eta Outlook programak erabiltzeko gaitasunak erakusten duen txartela.

Ikastaroa martxoaren 5etik maiatzaren 18ra bitartean izango da Ugaon, 09:00etatik 14:00etara. Interesdunek izena eman behar dute otsailaren 26a baino lehen Lanbiden edo Gazteinfo bulegoan (astelehenetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara eta ostiraletan 10:30etik 13:30era), Jane jauregian. Ikastaroa doakoa da eta Bizkaiko Foru Aldundiak %100ean diru-laguntzak emango ditu. Prestakuntza saioan parte hartzeko eskatzen da Ugaon erroldatuta egotea eta Lanbiden izena emanda egotea.

Informazio gehiagorako edota izena emateko konunikazio-bide hauek erraztu ditu Ugaoko Udalak: 946 322 014 telefono zenbakia eta gazteinfo.ugao@ortzadar.es helbide elektronikoa.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak