→Ugao

Iker Laurobak ‘Nire gotorlekutik diskoa’ aurkeztuko du Ugaon

ugao ganbarako igande musikatuak 2018 urtarrila iker lauroba leire berasaluze

Iker Lauroba abeslari eta musikari donostiarrak Nire gotorlekutik bere bakarkako bigarren diskoa aurkeztuko du urtarrilaren 28an Ugaon, Ganbarako Igande Musikatuak zikloaren barruan.

Iker Lauroba eta Leire Berasaluze Bermeoko Talako kantinan 2015ean // Joseba Barrenetxea-Youtube

Iker Lauroba abeslari eta musikari donostiarrak Nire gotorlekutik bere bakarkako bigarren diskoa aurkeztuko du urtarrilaren 28an Ugaon, Ganbarako Igande Musikatuak zikloaren barruan. Laurobarekin batera Leire Berasaluze (Lain taldea, 2008-2016) musikari eta abeslariaren partaidetza izango da. Ikuskizuna 18:30ean hasiko da Jane Jauregian. Sarrerak salgai egongo dira 2 euroan.

2004an Lauroba taldea sortu zuen bere anaia Haritzekin batera, 12 urtetan zazpi diska kaleratuz. 2015ean bakarkako lehen diskoa argitaratu zuen: Zeru tolesgarria (autoeskoizpena). Nire gotrorlekutik 2017an kaleratu du, hau ere autoekoiztua.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak