→Ugao

Herri bazkaria antolatu du Ugaoko Gure Esku Dago-k ekainaren 10ean

ugao gure esku dago 2015 talde argazkia

Ugaoko Gure Esku Dagok egun osoko egitaraua prestatu du ekainaren 10ean giza katearen harira. 10:30etik aurrera sei jarduera ezberdin antolatu dituzte.

Erabakitzeko eskubidearen alde Ugaon // Gure Esku Dago Ugao

Ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz hiriburuak lotuko ditu Gure Esku Dago plataformak antolatu duen giza kateak eta Hego Uribe eskualdetik ere igaroko da, 19 kilometro osatuz. Giza katea 12:00etatik 12:30ak bitartean egingo da, baina udalerri bakoitzak egitarau ezberdinak antolatuko ditu. Ugaoren kasuan, 10:30etik aurrera sei jarduera ezberdin izango dira: kalejira buruhandiekin (10:30), giza katearen muntaketa Usilatik kiroldegira (11:00-11:30), giza katea (12:00-12:30), Herri Kirolak (13:00), herri bazkaria (15:00) eta erromeria Bidean taldearen eskutik (17:30).

Herri bazkarira joan nahi duenak izena eman behar du ekainaren 5a baino lehen. Bazkariko menua izango da: marmitakoa, entsalada, izozkia, kafea, eta ardoa, ura eta ogia. Txartelak salgai egongo dira 10 euroan (nagusiak) eta 5 euroan (12 urtetik beherakoak) Zelai eta Felipe tabernetan eta Seguros Bilbaon.

500 ugaotar

Giza katean parte hartu nahi duenak izena eman behar du. Ugaon 500 herritar bildu behar ditu giza kateak eta dagoeneko 340 inguruk eman du izena.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak