→Ugao

Ugaon 387 etxebizitza eraikitzeko proiektua dakar Hiri-Antolamendurako Planak

ugo hapo 2017 berrikusketa mapa

Horietatik, 129 aurreikusten dira Arana-Lupardon, 70 Leitokin eta 56 Irubiden. Aldi berean, herritarrak kezkaturik daude hutsik dauden etxebizitzengatik, asko baitira herrian.

HAPOaren aurrerapenean berrikusteko dauden guneak: Leitoki, Santi Laurenti eta Irubide // Ugaoko Udala

Horietatik, 129 aurreikusten dira Arana-Lupardon, 70 Leitokin eta 56 Irubiden. Aldi berean, herritarrak kezkaturik daude hutsik dauden etxebizitzengatik, asko baitira herrian

Ugaoko Hiri-Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) idazteko eta onartzeko lanen hasiera aurkezteko saio informatiboa azaroaren 8an egin eta gero, azaroaren 27tik 29ra bitartean herritarrek parte hartzeko tailerrak antolatu zituen Udalak. Tailerretan hiru lan-ildo desberdinei buruzko gaiak landu zituzten: Etxebizitza eta jarduera ekonomikoak; Kultura ondarea, Ondare naturala, Zuzkidura pu- blikoak eta Azpiegiturak; eta Alternatibak, Ugao-Miraballesen etorkizuna.

Etxebizitzei dagokienez, Ugaon 387 etxebizitza berri eraikitzea aurreikusten du HAPOak: 312 hiri-lurreko etxebizitzak (15 etxebizitza Udiarraga UE-1ean, 12 Goirin, 10 Ugaoko Dorrean, 6 Barrenan, 56 Irubiden, 3 Iturrigorrialden, 129 Arana-Lupardon, 70 Leitoki erriberan, eta 11 Udiarra UE-12an), 70 etxebizitza lurzoru urbanizagarrian, eta 5 etxebizitza Markioko landa-inguruan.

Lehenengo tailer horretan parte hartu duten herritarren arabera, etxebizitza berriek itxura berritzailea izan behar dute, “baina udalerriaren identitatea galdu gabe“. Bestalde, kezka agertu da tailer horretan, etxebizitza huts asko baitago udalerrian.

Hornidura eta ondareari buruzko tailerrean herritarrek gune berde eta ireki gehiagoren beharra sumatu dute, baita herrigunean aparkaleku gehiagoren beharra ere. Horrez gain, oinezkoentzako gune gehiago eta ortu urbanoak eraiki behar direla aldarrikatu dute. Era berean, besteak beste, Nerbioi ibaiaren ibai-paisaia berreskuratzea ondo legokeela uste du tailer horretan parte hartu duen norbaitek.

HAPOari buruzko erakusketa publikoa egin ondoren (0 Fasea) hauek dira hurrengo pausoak: Ingurumen-jasangarritasun txostena; bigarren erakusketa publikoa; hasierako onespena; behin-behineko oniritzia; eta azkenik, behin betiko HAPOaren dokumentua idaztea eta berau onartzea.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|