→Ugao

Ugaoko igerileku estalia uztailean zehar irekiko dute

Udako igerilekuen ordutegiari dagokionez, honakoa izango da: astelehenetik igandera 11:00etatik 20:30era.

Unplash: Markus NG

Erabiltzaileen eskakizunei erantzunez, Ugaoko Udalak Arandiako polikiroldegiko igerileku estalia irekiko du uztailean zehar: “Eskaerak eta Udalaren egoera ekonomikoa hobetzen zirenean ateak berriro irekitzera konprometitu ginen eta horrela izan da”, adierazi du Ekaitz Mentxaka alkateak.

Igerilekuaren ordutegia polikiroldegi eta gimnasioaren ordutegi berbera izango da: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 21:30era (erabiltzaileak igerilekutik 21:00etan irten beharko dira). Larunbat eta igandeetan itxita egongo dira instalazioak.

Udako igerilekuen ordutegiari dagokionez, honakoa izango da: astelehenetik igandera 11:00etatik 20:30era (erabiltzaileak 19:45an irten beharko dira uretatik).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak