→Ugao

Langabetuentzako bi ikastaro antolatu dituzte abenduan Ugaon

Orga jasotzaileak erabiltzeari buruzko ikastaroa eta zubi-garabi ikastaroa antolatu ditu Ugao-Miraballesko Udaleko Gazteria eta Enplegu sailak abenduan. Ikastaro hauek Ugaoko langabetuentzako daude zuzenduta eta lehentasuna izango dute 16 eta 35 urte bitarteko gazteek.

Orga jasotzaileen ikastaroa abenduaren 2an izango da, eta zubi-garabi ikastaroa abenduaren 16an. Bi ikastaroen ordutegia izango da 08:00etatik 15:00etara.

Ikastaroetan parte hartu nahi duenak izena eman behar du Gazteinfo bulegoan (Jane Jauregia) azaroaren 29a baino lehen, astelehenetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara eta ostiraletan 10:30etik 13:30era. Ikastaroak doakoak dira.

Gora