→Ugao

Smartphone eta argazki-moldaketa ikastaroak antolatu dituzte Ugaon

smarphone 2018 Saulo Mohana Unsplash

Ugao-Miraballesko Kultura Sailak KZGunearekin batera doako bi ikastaro monografiko antolatu ditu martxoan. Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 1era arte.

Saulo Mohana, Unsplash

Ugao-Miraballesko Kultura Sailak KZGunearekin batera bi ikastaro monografiko antolatu ditu martxoan: alde batetik, smartphoneak eta tabletak erabiltzekoa eta bestetik, argazki-moldaketa Gimp programa erabiliz. Ikastaro hauen bidez, Ugaoko herritarren teknologia berriei buruzko ezagutza hobetu nahi dute udal ordezkariek.

Bi ikastaroak martxoaren 5ean hasiko dira Ugaoko KZGunean: smartphoneak eta tabletak erabiltzeko ikastaroa 09:00etatik 11:00etara bitartean izango da astelehenetik ostiralera (guztira, 14 ordu), eta argazki-moldaketa ikastaroa 11:00etatik 13:00etara astelehenetik ostiralera (guztira, 16 ordu). Bi ikastaroak elebidunak eta doakoak dira.

Ikastaroetan parte hartu nahi duenak izena eman behar du martxoaren 1a baino lehen. Interesdunek izena emateko fitxa bete behar dute eta kultura.ugao@ortzadar.es helbide elektronikora bidali. Era berean, aukera dago izena emateko fitxa Jane Jauregian bertan betetzeko eta entregatzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak