→Ugao

Iker Mendaza ugaotarrak ‘Un monstruo imparable’ erdimetraia aurkeztuko du Jane Jauregian

ugao iker mendaza 2017 un monstruo imparable

Urtarrilaren 26an, ostiralez, Iker Mendaza Guerra ugaotar gazteak Un monstruo imparable (Munstro geraezina) bere lehendabiziko erdimetraia aurkeztuko du Jane Jauregian.

Iker Mendaza, berdez, Un monstruo imparable erdimetraia zuzentzen // Youtube

Urtarrilaren 26an, ostiralez, Iker Mendaza Guerra ugaotar gazteak Un monstruo imparable (Munstro geraezina) bere lehendabiziko erdimetraia aurkeztuko du Jane Jauregian. Bi emanaldi izango dira, sarrera doan: bata 18:00etan eta bestea, 19:15ean.

Zinema, bideo eta ikus-entzunezkoen ikasleek egin dute filma eta Iker Mendaza ugaotarra zuzendari lanetan ibili da. Proiektua 2017 hasieran hasi zen, Jose Luis Urrutia gidoilariaren, nobelistaren eta Ugaoko Bidea antzerki elkarteko zuzendariaren laguntzarekin, gazteak berdintasunaren alde eta genero-indarkeriaren aurka kontzientziatzeko, eta honen inguruko mezua helarazteko. “Zineman gutxitan jorratutako gaia da, eta ikusgai jarri beharra dago. Mundua eraldatzeko erabili nahi dugu arte hau“, diote erdimetraiaren egileek.

Erdimetraia ikusteaz gain, bertaratzen direnek aparteko edukia ikusteko eta zuzendariarekin zein aktore nagusienekin hitz egiteko aukera izango dute.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|