→Ugao

Programa | Lantzeko Inauteriak, desfileak eta mozorro lehiaketak izango dira Ugaon

ugao inauteriak 2017 eskola 0

Otsailaren 9an, ostiralez, hasiko dira Inauteriak Ugaon. Besteak beste, desfilea, eskolako umeen emanaldia, txokolate-jana, mozorro lehiaketa, Lantzeko Inauterien ekitaldia eta Kiskailuaren ehorzketa izango dira.

Eskolako Inauteriak kiroldegian ospatu zituzten iaz // Geuria

Otsailaren 9an, ostiralez, hasiko dira Inauteriak Ugaon. Besteak beste, desfilea, eskolako umeen emanaldia, txokolate-jana, musika, mozorro lehiaketa, jolasak, Lantzeko Inauterien ekitaldia eta Kiskailuaren ehorzketa izango dira egitarauaren barruan.

Ugao-Miraballesko Udalak antolatu du Inauteri programa eskola publikoko guraso elkartearekin batera, eskolarekin berarekin, Jaro kiroldegiarekin eta Etorki Dantza Taldearekin lankidetzan.

[Programa] Ugaoko Inauteriak 2018

Otsailak 9, ostirala
14:30 Eskolako umeen Inauterietako kalejira
15:00 Ikasleen ekitaldiak kiroldegian
16:15 Eskolako umeentzako txokolatada
17:00 Diskofesta Gernika enparantzan: Xaibor
20:00 Lantzeko Inauterien ekitaldia Etorki Dantza Taldearen eskutik. Herrian zeharkako kalejira eta Miel Otxinen erretzea Herriaren Enparantzan

Otsailak 12, astelehena
17:00 Zumba y Zumbakids animazioa herriaren enparantzan
18:00 Mozorro lehiaketa herriaren enparantzan. Euria eginez gero, Gernikako frontoian. *Izena emateko otsailaren 12an herriaren enparantzan bertan, 17:00etatik 17:45era

Otsailak 13, asteartea
17:30 Umeentzako jokoak herriaren enparantzan. Euria bada, Gernikako frontoian
19:00 Kiskailuren hileta
19:30 Txokolatada herriaren enparantza

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|