→Ugao

Argazkiak | Indarkeria matxistaren kontra dozenaka lagun irten dira kalera Ugaon

  • ugao emakumeenganako indarkeriaren kontra 1
  • ugao emakumeenganako indarkeriaren kontra 1

Dozenaka lagun irten dira kalera Ugaon emakumeenganako indarkeria matxista salatzeko. “Ugao berdintasunaren alde” dioen peto morea jantzi eta herri martxa egin dute, udaletxe aurreko plazan hasita, Leitokitik Axako parkingera arte eta udaletxe plazara itzuliz. Plazan elkarretaratzea egin dute, “Erasorik ez erantzunik gabe. Autodefentsa feminista” dioen pankarta erraldoia helduta. Bukatzeko, Kallera Asanblada Feministako kideek komunikatua irakurri dute. Besteak beste, “injustizia patriarkalaren gainetik, saretze feminista” aldarrikatu dute eta “biktimek esandakoa zalantzan jartzen duen justizia patriarkalaren deusestatzea” exijitu dute.

ugao emakumeenganako indarkeriaren kontra 1

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak