→Ugao

Peru Harri museora bisita antolatu dute Ugaotik, Iñaki Perurena gidari izango dela

nafarroa peru harri museoa perurena argazkia etxeberri ostatua

Iñaki Perurenaren Peru Harri museoa, Leitza eta Lekunberri bisitatzeko aukera egongo da apirilaren 14an. Bazkaria Lekunberriko sagardotegian izango da.

Iñaki Perurenak gidatuko du bisita Peru Harri museoan apirilaren 14an // Etxeberri Ostatua

Harile Kultur Elkarteak irteera kulturala antolatu du apirilean. Hain zuzen ere, Iñaki Perurenaren Peru Harri museora (Leitza, Nafarroa) bisita antolatu dute apirilaren 14an, larunbatez. Bisita gidatua izango da Iñaki Perurena harrijasotzailearen eta museoaren sortzailearen eskutik. Bisitaldia eta gero, Leitza bisitatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek eta ondoren Lekunberriko sagardotegian bazkaria izango da. Arratsaldean Plazaolako Bide Berdearen zati batean ibilalditxoa antolatu dute (Andoain eta Lekunberri herriak lotzen ditu Bide Berdeak).

Irteera egun osokoa izango da, 09:00etatik 22:00ak aldera bitartean. Bertan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aurretiaz Ugaoko Zelai tabernan. Irteeraren prezioa 30 eurokoa da.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak