→Ugao

Musika eskaintza zabala antolatu dute Ugaoko jaietan

Jai Batzordeak honako musika ikuskizunak antolatu ditu lau egunez. Urtero bezala, Txosnaguneak ere kontzertuak antolatuko ditu, baina aurrerago emango dute horien berri.

Itziarren Semeak eta Modus Operandi ariko dira jaietako lehen egunean / Makoki

Irailaren 6tik 9ra ospatuko dira Ugaoko jaiak, eta egitarau osoa ezagutzeke badago ere, Jai Batzordeak honako musika ikuskizunak antolatu ditu lau egunez. Urtero bezala, Txosnaguneak ere kontzertuak antolatuko ditu, baina aurrerago emango dute horien berri.

UGAOKO JAIAK 2019 – KONTZERTUAK
Irailak 6, ostirala
19:15 Ondalan konpartsa, herrian zehar
20:30-23:30 Kuklux fanfarrea, herrian zehar
21:30 Bocabeats, plazan
23:00 Itziarren Semeak + Modus Operandi

Irailak 7, larunbata
12:30 Florentxu eta bere lagunak, herrian zehar
19:30-22:30 Sama Siku fanfarrea, herrian zehar
00:00 Abbaren tributo taldea, Gernika plazan
01:30 Sound System gaua: Aiaraldeko soinu sistema, plazan

Irailak 8, igandea
13:30 Kalean kantuz: Bidebieta trikitilariak + Sarea abesbatza
19:00 Kontzertua: Gorka Knör, plazan
19:30 Kontzertua: 3zpalau, Gernika plazan

Irailak 9, astelehena
12:30 Kuklux fanfarrea, herrian zehar
18:30 Rock kalean: Zo zongo, herrian zehar
19:00 Kontzertua: Puro Relajo mariatxi taldea, plazan
21:00 DJ emanaldia: Pako DJ, plazan
22:00-23:00 Rock kalean: Zo zongo, herrian zehar

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak