→Ugao

‘Ogibideak’, Ugaoko jaietako indaba egunean mozorrotzeko gaia

Jaiak agurtzeko eguna izango da asteleheneko indaba jana, irailaren 9an. 

Iazko indaba eguna / Geuria

Ugaoko Jai Batzordeak ‘Ogibideak’ aukeratu du jaietako indaba egunean mozorrotzeko gaia bezala. Jaiak agurtzeko eguna izango da asteleheneko indaba jana, irailaren 9an.

Egun berean izango da Bola Biratzeko ekitaldia eta Etorki Dantza Taldeak egingo du hori, taldearen 55. urteurrenean. Irailaren 6ko pregoia, bestalde, Sarea Txikik irakurriko du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak