→Ugao

Munduko kultura desberdinen arteko topagune bihurtuko da Ugao asteburuan

Kultura aniztasunaren jaialdia hartuko du Ugaok irailaren 22an eta 23an. Musika ekitaldiak edota ekintza gastronomikoak eta folklorikoak antolatu dituzte.

Segoviako dantza taldea aurtengo San Juan jaietan // Argazkia: Geuria

Ugao munduko kultura desberdinen arteko bizikidetza eta topagune bihurtuko da asteburuan. Hain zuzen ere, munduko zein beste erkidegoen kultura aniztasunaren jaialdia hartuko du udalerriak irailaren 22an eta 23an. “Azken hamarkadetan mugimedu migratorioen ondorioz bertaratu diren kultura desberdinen koexistentzia uztartzen dituen udalerri bilakatu da Ugao. Hala, eta iazko edizioak izandako arrakastaren ostean, asteburu honetan ere topaketa berri bat antolatu dugu”, diote udal ordezkariek. Egitarauari dagokionez, jarduera desberdinak antolatu dituzte. Besteak beste, musika ekitaldiak edota ekintza gastronomikoak eta folklorikoak.

Ugao-Miraballesko Udaleko Kultura sailak eta Historia Ezagutzeko Interpretazio Zentroak antolatu dute kulturen jaialdia bigarren urtez.

Helmuga: Ugao – Jai interkulturala 2018

Irailak 22, larunbata
Goizez – Artisautza azoka eta umeentzako tailerra: Errumaniako ohiturak
18:00 Irakurketa – Alkatearen omenaldia
18:00 Gazteentzako tailerrak: Afrikako tresnak eta Henna tatuaje tailerra
18:30 Bereber dastaketa: pintxoak, tea eta gozokiak
19:00 Musika: Maguaré y ritmo forastero (Kolonbia)
19:30 Kale animazioa: Africa ruge

Irailak 23, igandea
Goizez – Extremadurako mamien dastaketa
11:45 Laudioko Galiziar Etxeko gaitariak
12:00 Basauriko Gaztela eta Leon Etxeko dantza taldea
12:30 Ugaoko Xirimiri sevillar taldea
13:00 Erakustaldia: Leongo borroka. Gaztela-Leongo borroka federazioko federatuen eskutik
14:30 Gaitariak eta alkatearen agurra

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak