→Ugao

Luis Etxebarria Ugaoko azken gudaria hil da 98 urte zituela

ugao luis etxebarria 2018 azken gudaria heriotza argazkia iban gorriti

Luis Etxebarria Ugao-Miraballesko azken gudaria zena hil da Zeberion, 98 urte zituela. Burdin Hesia Ugaon elkarteak omenaldi publikoa egingo dio.

Luis Etxebarria Elgetan egin zuten omenaldi batean // Argazkia: Iban Gorriti - Mugalari.info

Luis Etxebarria (Ugao-Miraballes, 1919) Ugao-Miraballesko azken gudaria zena hil da Zeberion urtarrilaren 18an, 98 urte zituela. Otsailaren 3an, larunbatez, 13:00etan omenaldia egingo diote Herriaren enparantzan, Burdin Hesia Ugaon elkarteak antolatuta.

Etxebarriak bolutario gisa aurkeztu zuen bere burua San Andrés batailoian (Eusko Langileen Alkartasuna -ELA-) eta hainbat frontetan aritu zen Gerra Zibilean, Errepublikaren alde. Agirre Lehendakariaren Eusko Gudarosteko kidea izan zen, baita Lanaren Konfederazio Nazionaleko (CNT) Celta batailoiko kidea ere. Estatu-kolpearen aldekoek atxilotu zuten Kantabrian eta kontzentrazio-esparruetara bidali zuten. Aske utzi zutenean, Afrikara bidali zuten soldadutza egitera.

Burdin Hesia Ugaon elkartetik omenaldi publikoa egin nahi diogu Etxebarriari, egin ditugun ikerketa lanetan asko lagundu baitigu urte luze hauetan zehar. Guretzat lehen mailako informatzailea izan da Luis eta hemendik aurrera mirespen handiarekin gogoratuko dugu“, dio Iñaki Garcia Uribe Burdin Hesia Ugaon taldeko kideak.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|