→Ugao

Menopausiaren inguruko tailerra antolatu dute Ugaon maiatza eta ekaina artean

“Osasunerako tresnak menopausia garaian. Emakume bakoitza mundu bat da” izeneko ikastaroa antolatu dute Ugaon maiatza eta ekaina artean. Ikastaroak 3 saio izango ditu: maiatzaren 22an eta 29an eta ekainaren 5ean, 17:30etik 19:30era Jane Jauregian.

Parte hartzaileek menopausiaren inguruko beste ikuspuntu bat jasoko dute. Hau da, emakumeak bere osasunaz arduratzen eta ardura hori ezagutzen eta modu naturalean eta maiz erabiltzera zuzendutako ikuspuntua. Tailerra emakume bakoitzari bere bide propioa aurkitzen laguntzera bideraturik dago, eta seguru, sendo eta osasuntsu sentiarazteko urratsak eskainiko dizkiete trebatzaileek.

Ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek izena eman behar dute maiatzaren 15a baino lehen Jane Jauregian edo izena emateko fitxa deskargatu eta bete ostean kultura.ugao@ortzadar.es helbide elektronikora bidali. Ikastaroaren prezioa 10 eurokoa izango da erroldatuentzako eta 19 eurokoa erroldatu gabekoentzako.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak