→Ugao

Biziberrituta dator Ugaoko Merkatarien Elkartea, urte beteko etenaren ostean

Ostalaritza, zerbitzu eta merkataritza arloan jarduten duten 43 komertziok osatzen dute Ugaoko Merkatarien Elkartea. Urte bateko etenaldiaren ostean, proiektu eta kanpaina berriei ekiteko prest azaldu dira merkatariak.

Torre de Ugao kalea / Maps

Ostalaritza, zerbitzu eta merkataritza arloan jarduten duten 43 komertziok osatzen dute Ugaoko Merkatarien Elkartea. Urte bateko etenaldiaren ostean, proiektu eta kanpaina berriei ekiteko prest azaldu dira merkatariak.

Kontsumitzaileen eta komertzioen arteko “zubiak berreraikitzeko” esperantzarekin jarri dute berriro martxan Ugaoko Merkatarien Elkartea, eta bezeroekiko hurbiltasunean zein produktuen kalitatean jarriko dute arreta, elkartearen indargune gisa. Dagoeneko martxan jarri dute Harrotasunaren Asteari lotutako ekimena, komertzioen erakusleihoetan “Gizartea mila koloretan” mezu duten kartel koloretsuak itsatsiz. Uztaila hasieran elkartearen logo berria aurkezteko asmoa dute, eta Ugaoko jaien txupinazoan elkartearen maskota aurkeztuko dutela diote. Urtea bukatuko baino lehen bestelako kapainak jarri nahi dituzte martxan: Udalarekin batera adostutako publizitate kanpaina bat, Ugaobonoarekin lotutako jarduerak eta Gabonetako loteria, besteak beste.

Merkatarien elkarteko kideek argi dute euren jarduerak “dibertsifikatu” egin nahi dituztela, alegia, ostalaritzan, merkataritzan zein zerbitzuetan jardun, guztiei zuzendutako kanpainak burutuko dituztela. Halaber, elkarteko kide ez direnei gonbitea luzatu diete Ugaoko komertzioen taldearekin indarrak batzeko eta elkarrekin Ugaoko merkataritza biziberritzeko. Herrian 80 komertzio inguru daude egun. Horietako 26 elikadura sektorekoak dira eta gainontzekoek zerbitzu osagarriak zein ostalaritza zerbitzuak eskaintzen dituzte. Udalak iaz egindako ikerketa baten arabera, herritarren erdiak “erosketa batzuk” udalerriko dendetan egiten ditu eta %28ak bakarrik egiten ditu behar dituen erosketa guztiak Ugaon, hau da, 10etik 3k.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak