→Ugao

Aitaren eguneko loteriak 80.000 euro utzi ditu Ugaon

Espainiako Itsuen Erakundearen (ONCE) Aitaren eguneko zozketa bereziak 80.000 euro utzi ditu Ugaon. Saturnino Aranburu Payo administrariak bi kupoi saldu ditu Ugaon, bakoitza 40.000 euroko balioarekin. Torre de Ugao 8 kaleko kioskoan saldu ditu kupoi sarituak. 

Aranburuk adierazi duenez, ez da aurreneko aldia saria udalerrian banatzen duenik. Izan ere, orain dela bederatzi urte Cuponazo saria banatu zuen eta urte batzuk geroago, Sueldazo saria. 

Guztira, Aitaren eguneko zozketa bereziak 360.000 euro utzi ditu Euskadin, Ugaon eta Hondarribian banatuta.

14 milioi euro 2009an

ONCE erakundeak 2009an 14 milioi euro baino gehiago banatu zituen Ugao inguruetan Cuponazo sariarekin. Herritar batek 9 milioi euro irabazi zituen, bostek 150.000 euroko sariak jaso zituzten eta 129k 35.000 euro irabazi zituzten kupoi bakoitzeko. Kupoi horiek guztiak ere Saturnino Aranburuk saldu zituen.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|