→Ugao

Ugaoko txandakako aparkalekua jaiak eta gero egongo da martxan, 08:30etatik 20:30etara

Honako ordutegia izango du parkingak: astelehenetik ostiralera 8:30etatik 20:30etara eta larunbatetan 9:00etatik 13:30etara. Larunbat arratsaldetan, igandetan eta jai egunetan mugarik gabe aparkatu ahal izango da bertan. 

Gernika enparantzan jarriko dute txandakako parkinga / U.U

Gernika enparantzan eraikitako txandakako aparkalekuak 32 plaza izango ditu orotara eta autoak doan eta denbora tarte mugatu batez aparkatu ahal izango dira bertan. Denbora tarte hori igarota, erabiltzaileak kotxea atera beharko du toki hori libre utzi eta beste norbaitek aparka dezan. Parkingerako sarbidea librea izango da, barrerarik gabekoa, eta kudeaketa parkimetro baten bitartez egingo da. Autoa aparkatuta, gidariak dagokion tiketa hartu  eta kotxearen aurreko aldean jarri beharko du, erraz ikus daitekeen leku batean.

Honako ordutegia izango du parkingak: astelehenetik ostiralera 8:30etatik 20:30etara eta larunbatetan 9:00etatik 13:30etara. Larunbat arratsaldetan, igandetan eta jai egunetan mugarik gabe aparkatu ahal izango da bertan. Jaietan aste betez kenduko dute aparkaleku zerbitzua, kontzertuei eta gainontzeko jarduerei leku egiteko.

Tokiko komertzia sustatzeko

Udalak dio bizilagunen mugikortasuna erraztu eta tokiko komertzioa eta ostalaritza sustatzeko balioko duela parking berriak: “Dendariek eta ostalariek egindako eskaera nagusietako bati erantzuna emango diogu honela. Herriaren erdigunean dagoen aparkaleku eskasiari konponbidea emateaz gain, mugikortasuna erraztu eta inguruko balizko bezeroak Ugaora hurbil daitezen bultzatuko dugu”, adierazi du Ekaitz Mentxaka alkateak.

22.158 euro bideratu ditu Udalak Gernika enparantza parking bihurtzeko lanetara eta parkimetroa erostera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak