→Ugao

Jaietako txosnagunea martxan jartzeko buru-belarri ari dira egunotan Ugaoko ‘parke berdean’

Jai Batzordeak antolatutako egitarauaz aparte, Ugaoko Txosnaguneak ere egitaraua propioa antolatzen du urtero. Horretan ari dira egunotan herriko gazte zein helduak, ‘parke berdean’.

Txosnagunea prestatzen ari dira egunotan Ugaon / Utzitakoa

Irailaren 6tik 9ra ospatuko dituzte aurten Ugaoko jaiak. Jai Batzordeak antolatutako egitarauaz aparte, Ugaoko Txosnaguneak ere egitaraua propioa antolatzen du urtero. Horretan ari dira egunotan herriko gazte zein helduak, ‘parke berdean’. Besteak beste, txosnagunea apaintzeko pankartak eta muralak egiten eta txosnagunearen irekieran dantzatuko duten ‘Agurra’ entseatzen dabiltza. Laster emango dute txosnagunearen egitarauaren berri.

Axako parkingean

Txosnaguneak eta Udalak lau urteko iraupena duen akordioa sinatu zuten iaz. Akordio horren arabera, txosnagunea AXAko aparkalekuan izango da bi urtez eta ondoren Parke Berdera (Gernika Plaza) pasako da, beste bi urtez. Aurten AXAko parkingean egotea dagokio berriz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak