→Ugao

Ugaoko Udalak herriko lau bizilagun kontratatuko ditu, sei hilabetez

Ugaoko Udalak herriko lau bizilagun kontratatuko ditu, sei hilabetez, 2019-2020 Enplegu Planaren bitartez.

Besteak beste, bi obra peoi kontratatuko dituzte / Geuria

Ugaoko Udalak herriko lau bizilagun kontratatuko ditu, sei hilabetez, 2019-2020 Enplegu Planaren bitartez. Honako lanpostuak beteko ditu Udalak: administrari laguntzaile bat (6 hilabetez, %80ko jardunaldian. Lana abuztuan hasita); bi obra-peoi (5 hilabete eta erdiz, %75ko jardunaldian. Lana abuztuan hasita); merkataritza teknikari bat (6 hilabetez, %75 jardunaldian. Lana irailean hasita).

Lanposturako hautagaitza aurkeztu nahi dutenek, ezinbesteko baldintza hauek bete beharko dituzte: Lanbiden izena emandako langabetuak izatea; laneratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektibokoak izatea ( 35 urtetik beherakoak izatea, 45 eta 55 urtetik gorakoak izatea, iraupen luzeko langabetuak izatea edo gizarte-bazterkeria arriskuan egotea), Lanbideren aplikazio informatikoan jasota egotea pertsona horrek lanpostu horietan lan egiteko prest dagoela; Ugaon erroldatuta egotea gutxienez 6 hileko antzinatasunarekin (2019/01/01etik). Bestetik, lan-esperientzia, lanpostuarekin lotutako prestakuntza akademikoa eta egoera soziolaborala zein familiarra ere baloratuko dituzte.

Informazio gehiago nahi duenak, Gazteinfora (Udiarraga kalea 39) hurbildu daiteke, astelehenetik ostegunera, 17:00-20:00etara, eta ostiraletan 10:30-13:30etara, aurretiko hitzorduarekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak