→Ugao

Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa urririk abendura, Ugaon

ugao zoru pelbikoa ikastaroa

Emakumeei zuzendutako zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa antolatu dute Ugaon, urriaren 31tik abenduaren 19an. Izena emateko epea zabalik urriaren 27ra arte.

Emakumeei zuzendutako zoru pelbikoa indartzeko ikastaro monografikoa antolatu dute Ugaon, urriaren 31tik abenduaren 19an. “Egoera eta afekzio batuen ondorioz –haurdunaldia, erditzea, menopausia, kirurgiak, etab…- zoru pelbikoan dauden giharrak ahuldu egin daitezke, honen disfuntzioa eraginez, eta txizari eutsi ezina, arazo sexualak edo prolapso genitala ekarriz”, diote antolatzaileek.

Ikastaroak 8 saio izango ditu (astearteetan), bakoitza ordu eta erdikoa, eta alde teorikoa eta praktikoa, gimnasia abdominala, hipopresiboa eta beste teknika batzuk txandakatuko dituzte.

Interesdunek izena emateko epea zabalik dute Jane Jauregian (goizez) eta Gazteinfo bulegoan (arratsaldez) urriaren 27ra arte. Ugaon erroldatuta daudenek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta kanpokoek 19 euro. Era berean, izena emateko fitxa udal webgunetik deskargatu eta kultura.ugao@ortzadar.es helbide elektronikora bidaltzeko aukera ere zabaldu dute.

 

Gora