→Ugao

Ugaoko Historia Ezagutzeko Zentroko ikastaroetan izena emateko epea zabalik da

Izen ematea doakoa da. Iazko ikasturtean Araba eta Bizkaiko 800 eskola-ume baino gehiagok bisitatu zuten gunea

Antzerki dinamikak prestatzen ditu Historia Ezagutzeko Zentroak / HEZ

Zabalik da Ugaoko Historia Ezagutzeko Zentroko kasturte berrian izena emateko epea zabalik da. Ugaoko historia ezagutu nahi duten Euskal Herriko eskolak animatu nahi ditu historia ezagutzeko zentroak, “eskolentzako bereziki prestatutako dinamika dibertigarrietan parte hartzeko”. Bisitak doakoak dira.

Zentroak zabaldutako datuen arabera, iazko ikasturtean Araba eta Bizkaiko 800 eskola-ume baino gehiagok bisitatu zuten gunea, Ugaoko historia bertatik bertara ezagutzera. “Ikasle eta irakasle guztien iritziz, gure ikastaroetako edukiak oso aproposak dira, eta izugarri gozatu omen zuten Unitate Didaktiko bakoitzeko jarduerekin”, diote zentroko langileek.

Izena emateko 946480704 telefonora deitu edo ugao-miraballes-museo@ortzadar.es helbide elektronikora idatzi.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak