→Ugao

Ugaoko Institutua eraikitzeko obrak abiarazi ditu Eusko Jaurlaritzak

ugao institutua 2016 obrak

Obrak burutzeko epea 16 hilabetekoa izaki, 2017-2018 ikasturterako prest egotea aurreikusten dute. Guztira, 200 ikaslerentzako tokia izango du eskolak

Obrak burutzeko epea 16 hilabetekoa izaki, 2017-2018 ikasturterako prest egotea aurreikusten dute. Guztira, 200 ikaslerentzako tokia izango du eskolak

Ugaok Bigarren Hezkuntzako institutua izango du hemendik urtebetera. Izan ere, maiatzean hasi berri dituzte Usila eremuan institutua eraikitzeko obrak. Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 4.451.175 euro bideratuko ditu obra hauetara eta 16 hilabeteko epean burutuko direla aurreikusten dute.

Orain arte 12 urtetik aurrerako ikasleek inguruko herrietara joan behar izan dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egitera. Hala nola, Arrigorriagara edo Laudiora. Horiek horrela datorren ikasturtetik aurrera Ugaon ikasten jarraitzeko aukera izango dute 200 ikasle inguruk. Ekaitz Mentxaka alkateak adierazi duenez, “zentro berriari esker gure gazteek ez dute beste herrietara joan beharrik izango eta Ugaoko hezkuntza eskaintza oraindik hobea izango da”.

Gelen banaketa

Eraikin berria egongo den eremuak 5.535 metro karratuko azalera du eta eraikinak berak 4.457 metro karratu izango ditu, hiru solairutan banatuta (beheko solairua eta bi solairu gehiago). Institutuak izango dituen instalazioen artean hauek dira aipagarrienak: gimnasio estalia, alboan behar dituen gelekin (952,11 metro karratu); liburutegia eta erabilera anitzeko gela; kanpoko patio irekia (1.800 metro karratu); jangela; 9 ikasgela arrunt eta 2 banaketa gela; plastika gela; musika, dramatizazio eta audio gela; eta zientzia laborategia.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak