→Ugao

Martxan da Ugaoko jaietako kartel lehiaketa

ugao jaiak 2018 aurkezpena

Irailaren 6ik 9ra ospatuko dira aurten Ugaoko jaiak, eta dagoeneko martxan jarri dute Udiarragako Ama birjinaren omenezko festak iragartzeko kartel-lehiaketa.

Marta Carmonak irabazi zuen iazko kartel lehiaketa / GEURIA

Irailaren 6ik 9ra ospatuko dira aurten Ugaoko jaiak, eta dagoeneko martxan jarri dute Udiarragako Ama birjinaren omenezko festak iragartzeko kartel-lehiaketa. Lanak aurkezteko epea ekainaren 29ra arte egongo da zabalik eta sari bana egongo da maila bakoitzeko: A mailako irabazleak (4-14 urte bitartekoak) 100 € eskuratuko ditu marrazteko materiala erosteko (Aide liburutegiak babestuta). B mailakoak (15 urtetik gorakoak) 500€ko saria izango du.

Kartelean, ezinbestean, honako testu hau agertu behar da: “Ugaoko Jaiak 2019”. Halaber, lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi dute “kartelak berdintasunaren aldeko planteamendua isladatu behar duela”. Era berean, Ugaoko Jaietako berezitasunen bat, ohikoa den zerbait, agertu behar dela adierazi dute ere.

Uztailaren 7an jakinaraziko dute irabazleak nortzuk diren. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Jane Jauregian aurkeztu behar dituzte lanak, 10:00etatik 13:00etara. Marta Carmona ugaotarrak irabazi zuen iazko kartel lehiaketa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak