→Ugao

Ugaoko Sarea Abesbatzak euskal emakume konpositoreak omenduko ditu

ugao maite idirin 2016 elkarrizketa berezia

Ugaoko Sarea Abesbatzak euskal emakume konpositoreak omenduko ditu, urriaren 18an Udiarragako ermitan eskainiko duen kontzertuaren bidez. Besteak beste, Maite Idirin soprano ugaotarra omenduko dute.

Maite Idirin soprano ugaotarra omenduko dute kontzertuan / Geuria

Ondarearen Europako Jardunaldien harira, Ugaoko Sarea Abesbatzak euskal emakume konpositoreak omenduko ditu, urriaren 18an Udiarragako ermitan eskainiko duen kontzertuaren bidez. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da hori, eta besteak beste, Maite Idirin soprano ugaotarra omenduko dute.

1943an jaiotako ugaotarra da Idirin. 1968an hasi zen herriz herri kantuan, Bilboko San Anton Orfeoiarekin lehenengo eta kitarra esku artean Euskal Herriko eszenatokietatik ondoren. Ordutik 9 diska argitaratu ditu musikari bakarlari bezala eta beste 3 soprano bezala.

Gainontzeko jardunaldei jarraiki, Udarriaga izenaren inguruko solasaldia izango da, urriaren 21ean. Deitura hori duten emakumeak elkartu eta herriko historiarekin duten lotura azaltzea da asmoa. Bukatzeko, historiak isildutako Ugaoko emakumeen istorioak eta kondairak berreskuratzeko familia-jokoa antolatu dute urriaren 28an, euskaraz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak