→Ugao

Garapen iraunkorrerako konpromisoa hartu dute Ugaoko hogei enpresek

Usila industriaguneko 20 enpresa atez-ateko hondakinen bilketa eta kudeaketa programan parte hartzen ari dira, “iraunkortasun irizpideak udal politikan integratu eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko” helburuarekin. Urtarrilaren 14an hasi eta otsailaren 8ra arte luzatuko da froga epea. Besteak beste, papera eta kartoia, plastiko bilgarria (plastiko film-a) eta egurra (paletak eta egur zatiak) bereizita jasoko dira.

Horregatik garrantzitsua  izango da enpresek gaikako banaketa egokia egitea, hondakin hauen kudeaketa hobetu ahal izateko. Hori dela eta, ez dira jasoko ondo banatuta ez dauden hondakinak, ezta proiektu honen helburu ez diren hondakinak ere. Bilketa ostiralero egingo dute, 15:00tik aurrera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak