→Ugao

Zabalik da Ugaon Aste Santuko hiri kolonietan izena emateko epea

ugao leitoki eskola

Apirilaren 15etik 26ra izango dira koloniak, astelehenetik ostiralera, 10:30-13:30 ordutegian, Ugaoko Eskolan

Ugaoko Eskolan burutuko dira koloniak / GEURIA

Apirilaren 15etik 26ra izango dira koloniak, astelehenetik ostiralera,10:30-13:30 ordutegian. Ugaoko Eskolaren instalazioetan burutuko dira, apirilaren 15, 16, 17, 23, 24, 25 eta 26an, zehazki.

2008 eta 2014 urteen artean, biak barne, jaiotakoek parte hartu ahal izango dute. Prezioei dagokionez, Ugaon erroldatuta dauden eta seme-alaba bakarra duten familientzako 25 eurokoa izango da (ume bakoitzeko); bi seme-alaba dituztenentzako 19 euro (ume bakoitzeko) eta hiru seme-alaba dituztenentzako, 12 euro (ume bakoitzeko). Erroldatu gabekoentzat, 87,5 eurokoa izango da, ume bakoitzeko.

Behar dutenentzako, 8:00-10:30 bitarteko Goiztiarrak zerbitzua kontratatu ahal izango da, 39 euroko prezioan, edo 9:00-10:30 bitartekoa, 20 euroko prezioan. Parte hartzeko interesa dutenek izena emateko fitxa bete beharko dute Jane Jauregian. Izena emateko fitxa bete ondoren, kultura.ugao@ortzadar.es helbide elektronikora ere bidali daiteke. Izena emateko epea martxoaren 31ra arte egongo da zabalik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak