→Ugao

Zabu berriak jarri dituzte Ugaoko Goikiri auzoan

Ugaoko Udalak haurrentzako jolas berriak jarri ditu Goikiri auzoan, 17.000 euroko inbertsioa eginda.

Goikiriko jolasgune berria / U. Udala

Ugaoko Udalak haurrentzako jolas berriak jarri ditu Goikiri auzoan, 17.000 euroko inbertsioa eginda. Ekaitz Mentxaka alkateak adierazi duenez, “auzoko bizilagunek helarazi dizkiguten eskaerei erantzunez” jarri dituzte zabu berriak.

Egindako hobekuntzei dagokienez, zabuak ordezkatu dituzte,; jolaserako elementu berriak jarri dituzte, “modernoagoak eta erakargarriagoak”, eta segurtasun-zoladura berritu dute. Azkeneko urteetan, Goikiriko jokoak berritzeaz gain, Udalak Lehendakari Agirre eta Arandiako jolasguneetan hobekuntzak egin ditu, baita Usila auzoan umeentzako gune berria eraiki ere. Urtebete pasatxo, bestalde, ermitaren parkeko jolas-gunea estali zuten.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak