→Ugao

Eremu zaratatsuak identifikatzeko zarata-mapa egingo dute Ugaon

ugao udaletxea eliza

12 urte dira Ugaon azterketa akustikorik egiten ez dela. Egungo legediara egokitzeko eta kutsadura akustikoaren aurkako neurriak hartzeko baliatuko du mapa Udalak.

Udalerri osoa aztertuko du zarata mapak / GEURIA

12 urte dira Ugaon azterketa akustikorik egiten ez dela. Egungo legediara egokitzeko eta kutsadura akustikoaren aurkako neurriak hartzeko baliatuko du mapa Udalak.

Udalerriko soinu-egoeraren ikuspegia eguneratzeko helburuarekin, azterketa akustikoa abiaraziko du Ugaoko Udalak datozen asteetan. Eragin-eremu zaratatsuak ezarritakoan (ibilgailuen zirkulazioa, trenen zirkulazioa, industri jarduerak…), hauetako bakoitzean kalitate akustikoko mugak zehaztuko dira eragile ezberdinen hirigintza-erabilera bateraezintasuna saihesteko. “Gure asmoa ez da bakarrik legea betetzea, baldintza akustikoak hobetzera bideratutako neurriak aztertzen hasi ahal izateko zarata-mapa bat egitea eta horrela eskatzen duten guneetan eraginak murriztea baizik. Azken finean, ugaotarren bizi kalitatea hobetzea ahalbidetuko duen tresna bat osatzean datza”,
adierazi du Ekaitz Mentxaka alkateak.

Azterketa honek kutsadura akustikoaren aurkako politikak bideratzeko baliatuko du Udalak, baita indarrean dagoen legedira eguneratzeko. Udalak 11.434 euro bideratuko ditu aipatutako txostena egiteko eta azterketa egiteaz arduratuko den enpresa ACC Acústica+Lumínica izango da. Aste Santuaren ondoren aurreikusten du udalak emaitzak jakinaraztea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak