→Ugao

Zergak eta udal-tasak %1,1 igoko dituzte 2019an Ugaon

Ugaoko gobernu taldeak %1,1 igo ditu 2019 urteko ekitaldirako zergak eta udal-tasak. Hain zuzen ere, Euskadiko Kontsumorako Prezioaren Indizearen igoeraren erdia aplikatu du gobernu-taldeak Ugaon (KPI %2,2igo da). Halaber, orain arteko hobariak eta diru-laguntzak bere horretan mantenduko dituztela jakitera eman du gobernu taldeak: etxeko laguntzak, kiroldegiko eta ikastaroetarako diru laguntzak, ekonomia jardueraren gaineko zergarako laguntza edota instalazio eta lanen gaineko zergarako laguntza.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak