→Zaratamo

Urrutikoetxea 4½ko finalean da, partida guztiak irabazita

Urrutikoetxea Zaratamo finala 2017
Altuna IIIren kontra jokatuko du finala Urrutik // Asegarce

22-11. Erraz irabazi dio Mikel Urrutikoetxea zaratamarrak Onaitz Bengoetxeri 4½ko finalerdian. Txapelketan partida guztiak irabazi ditu Urrutik. Finala Altuna IIIren kontra jokatu du azaroaren 19an Bilboko Bizkaia Frontoian, 18:00etan. Aurreko partidan, Mikel Larunbe galdakoztarra arituko da Arteagarekin, Jaka eta Rezustaren kontra. Estelarraren ostean, Agirre eta Ibai Zabala izango dira Dario eta Erostarberten aurka.

Aipatzea, Urrutikoetxeak eta Altunak dagoeneko elkarren kontra jokatu dutela aurtengo txapelketan. Izan ere, ligaxkako lehen partidan 22-12 gailendu zitzaion Mikel Jokini. Ordutik baina Altuna IIIak hobera egin du eta finalerdian 22-12 irabazi zion atzo Aimar Olaizolari, erakustaldi ederra burutuz.

Gora