→Zaratamo

45 zuhaitz landatuko ditu Udalak Arkotxako Olagane parkean

Orain dela hamar urte parkeak zuen baso itxura berreskuratzeko asmoz, astigarrak, elorri zuriak, sagarrondoak eta gerizondoak landatuko dituzte.

Arkotxak orain dela urte batzuetako itxura izango du hemendik aurrera. Ez inguruak okerrera egingo duelako, baizik eta Olagane parkeak bere xarma berreskuratuko duelako. Orain dela 10 urte hainbat zuhaitzek osatzen zuten gaur egungo parkearen irudia, baina kendu egin zituzten bizitegi-gunea eraikitzeko.

Zuhaitzekin batera gerizpea ere joan egin zen”, dio Jon Ajuria alkateak: “Behin baino gehiagotan auzotarrak kexatu egin dira, eta horregatik erabaki dugu ingurua eraldatzea”. Horiek horrela, Zaratamoko Udalak 45 zuhaitz landatuko ditu Olagane parkean. Astigar arruntak, Iparraldeko elorri zuriak, sagarrondoak eta basagereziondoak finkatuko dituzte gehienbat. Espezie autoktonoak dira eta denek berezitasun bat dute: loreak hazten dituzte udaberrian eta gerizpe handia eskainiko dute udan.

Era berean, hiru haritz landatuko dituzte eliza aurreko mendixkan. Zuhaitzak 6 eta 8 urte bitartekoak izango dira, basagerizondoak izan ezik; hauek 15 urte inguru izango dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak