→Zaratamo

80 pilotarik hartuko dute parte Zaratamoko IV. Upo Mendi torneoan

Martxoaren 4an, ostiralez, hasiko da Zaratamoko IV. Upo Mendi txapelketa Elexaldeko frontoian 18:00etatik aurrera. Arkotxako zein Elexaldeko frontoiek hartuko dute torneoa hemendik aurrerako ostiraletan, ekainaren 17ra arte.

Guztira, Bizkaiko 80 pilotari elkartuko ditu txapelketak, aurreumetxoetatik hasita kadete mailetara hartekoak. “Pilotarien maila erdi-altua da eta horrek partida gogorrak ekarriko ditu“, diote Upo Mendi Pilota Elkartetik.

Finala ekainaren 17an jokatuko dutela aurreikusi dute klub zaratamoztarretik eta bertan, txapelak eta garaikurrak banatuko dituzte. “Finala bukatu eta gero, mokadutxoa hartzeko aukera izango dute torneoan parte hartuko duten guztiek“, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak