→Zaratamo

Alberto Ugarriza (EH Bildu) da Zaratamoko alkate berria, Gure Herriaren babesarekin

Alberto Ugarriza da Zaratamoko alkate berria. Alkatearen aukeraketan, EH Bilduko hautagaiak bost boto jaso ditu alde, bere alderdiko hirurak eta Gure Herria plataformaren bi. EAJk bere hiru botoak jaso ditu eta Gure Herria plataformak boto bat. Hortaz, maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan boto gutxien jaso zituen alderdia izan bazen ere, EH Bilduko hautagaia aukeratu dute Zaratamoko alkate. Izan ere, hiru zinegotzirekin hiruko berdinketa eman zen Zaratamon.

EH Bilduko eta Gure Herriako ordezkariak // Geuria

Azken bi legegintzaldietan Gure Herria plataforma izan da agintean, eta datozen lau urteetan EH Bilduko Alberto Ugarriza izango dute buru zaratamoztarrek. Herriaren parte hartzean oinarritutako legegintzaldiaz hitz egin du Ugarrizak, eta alderdien artean ulertzeko beharraz. Ildo horretan, esker hitzak izan ditu Gure Herria eta EAJ alderdientzat eta elkarlanerako konpromisoa azaldu dute hiru zerrendaburuek.

#M26 Emaitzak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak