→Zaratamo

Argazkiak | Barre artean grabatu dute Herri Txiki Infernu Handi saioa Zaratamon

Jendetza bildu da Elexaldeko frontoian, Herri Txiki Infernu Handi saioko grabaketan. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik zaratamoztarren zortzi istorio aurkeztu dituzte herrikoen aurrean. Hain zuzen ere, Josu Goiri txalapartaria, Maria Elena Idazabal Ugaoko Sarea Abesbatzako kidea, Iñaki Beldarrain bizilaguna, Anton Arroita txistularia, Beñat Garcia zaldi hezitzailea, Unai Argoitia Arkotxako Pasio Biziko antzezlea, Ainara Garcia motorzalea eta Braulio Arriaga abeltzaina elkarrizketatu dituzte. Umore ona izan da nagusi, eta Sebastian Lizaso bertsolariak hiru bertso eskaini dizkie Zaratomoko bizilagunei. Zaratomoko kontuez gain, Arrigorriaga, Basauri, Ugao eta Zeberio ere hizpide izango dituzte saioan.

Martxoaren 24an, igandez, emitituko dute saioa Euskal Telebistako lehen katean, 22:15etatik aurrera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak