→Zaratamo

Argazkiak | Danel Elezkano txapeldunari harrera beroa egin diote Elexalden

Elexaldeko frontoia txiki gelditu zen joan den apirilaren 26an, Danel Elezkano pilotari zaratamarrari egindako omenaldian. Binakako txapelketa irabazi du berriki Elezkanok, Rezustarekin batera, Irribaria eta Zabaleta 22-19 mendean hartuta. Zaratamon bildu ziren Elezkanoren senideak, lagunak, jarraitzaileak eta bizilagunak, bai eta txikitan izan zituen pilota entrenatzaileak ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak