→Zaratamo

Argazkiak | Sexu askatasunaren aldeko bertsoarekin hasi dira Zaratamoko San Lorentzoak

‘Zaratamoko Kantuzaleak’ taldeak hartu du aurtengo jaietako pregoia irakurtzeko ardura. Bertsoa eskaini diete Elexaldeko plazan adi-adi zeuden zaratamoztarrei: “Aurton herria zaindu nahi dogu horrela, alkar errespetatuz, merezi bezela, gogoratuaz jaiak danonak direla”, abestu dute kultur etxeko balkoitik, eta plazako jendeak bat egin du eurekin azken bertsoa abesteko. Eguraldia lagun, dozenaka lagun azaldu dira San Lorentzoetako lehen egunean. Egunez eguneko egitaraua, hemen irakurgai.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak