→Zaratamo

Arkotxako Natura Paisaiak inauguratuko dituzte Kanporamartxoarekin batera, otsailaren 4an

zaratamo arkotxa natura paisaiak 2018 mapa txarrota

Arkotxa, paisaia anitza proiektua aurkeztuko dute jendaurrean otsailaren 4an. Auzoaren historia ezagutzeko aukera emango du, ibilbide naturalen bitartez

Ezkerrean, bideen mapa. Eskuman, Txarrotako presa. Hortik igarotzen dira Natura Ibilbideen hiru bide // Zaratamoko Udala

Arkotxa, paisaia anitza proiektua aurkeztuko dute jendaurrean otsailaren 4an. Auzoaren historia ezagutzeko aukera emango du, ibilbide naturalen bitartez

Iaz Arkotxako Paisaia hobetzeko plana egin zuen Udalak eta hortik hainbat ideia atera zituen. Tartean, Txarrotako presa inguratzen duen eremua berreskuratzeko proiektua. “Ez dugu esango ingurumen-parkea egin nahi genuenik, bai ordea, herritarrek erabiltzeko gune berde handi bat“, dio Jon Ajuria alkateak. Horren arabera, aurten Arkotxa eta Txarrota inguruan ibilbide batzuk egitea planteatu dute: “Lau dira planteatu ditugun ibilbide naturalak: Txarrotari bira, San Bizenti, Santa Barbara, eta Arkotxari bira“, dio Ajuriak. Gauzak horrela, otsailaren 4an, igandez, inauguratuko dituzte natura ibilbide hauek, “Kanporamartxo egunarekin batera. Aspaldi antolatzen ez den txitxi-burruntzia (Txifumendik antolatzen zuen lehen Upo mendian) egiteko aukera izango da egun horretan, baita lau ibilbide horiez disfrutatzeko parada ere“, dio Ajuriak.

Hain zuzen ere, hilaren 4an 10:30ean aurkeztuko dituzte Arkotxako Natura Paisaiak eta San Bizenti ibilbidea egingo dute parte hartzaileek. Irteera Arkotako Iturriko plazatik izango da eta 2,6 kilometroko ibilaldia izango da. Itzulera 12:00etan dago aurreikusita eta Iturriko plazan bertan Kanporamartxoa ospatuko dute bertaratutakoek. Udalak txorizoa edota hirugiharra eta edariak jarriko ditu herritarrentzako.

Iragarki informatiboak

Ibilbide naturalak inauguratu aurretik, panel informatiboak ipini dituzte horien berri emateko. “Aurrenekoa Arkotxako Iturri plazan jarri dugu. Auzoa nola eratu zen azalduko dugu iragarki informatiboen bitartez (industria-iragana edota ur-bideak). Era berean, ibilbideak hasten diren lekuetan ere panelak ipini ditugu, interesa dutenek norabidea jarrai dezaten eta inguru natural horretaz disfruta dezaten“, dio Ajuriak: “Ibilbiderik luzeena lau kilometrokoa da, beraz, edonork egiteko ibilbideak dira“. Txarrotan ere iragarki informatiboa jarri dute, presako ezaugarriak eta bere bilakaera eta historia azalduz.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|