→Zaratamo

Arkotxako trenbide gaineko pasabidea gaur irekiko dute

zaratamo arkotxa 2017 trenbide pasabidea

Pasabide berriak aldaketak dakartza autobus geltokietan. Baliteke Arkotxan bertan tren geltokia eraikitzea eta hori da Udalaren nahia, baina erabaki gabe dago oraindik.

Olagane parkearen ondoan eraiki dute pasabidea // Geuria

Trenbide gaineko pasabidea erabili ahal izango dute Arkotxako herritarrek gaurtik aurrera. Izan ere, irailaren 18an, 17:00etan, inauguratuko dute pasabide berria. Olagane parkearen ondoan eraiki dute pasabidea eta trenbidea bera zein Txomin Egileor kalea zeharkatzen ditu (BI-3701 errepidea). Alde bietan eskailerak eta igogailuak kokatu dituzte, irisgarritasuna hobetze aldera.

Obrak martxoan berrabiarazi zituen Euskal Trenbide Sareak (ETS), otsailean Bizkaiko Foru Aldundiak obrak eten eta gero. “Basauri eta Galdakao elkartzen dituen errepide zaharreko bide bat aldi baterako ixteko baimena falta zen. Horregatik geldiarazi zituzten obrak”, diote ETSko ordezkariek. Obrak zazpi hilabeteko epean burutu dituzte eta 400.000 euro inguru inbertitu dituzte. Bizkaibusen geralekuak ere lekuz aldatuko dituzte eta pasabide berriaren ondoan kokatuko dituzte. Irailaren 19tik aurrera eremu berrian izango dira autobus geltokiak.

Herritar baten protesta

Arkotxako pasabideak onurak ekarriko ditu herritarrei, baina salbuespenak ere badaude. Herritar batek adierazi duenez, “pasabideko alde bateko arrapala bat lekuz kanpo dago. Eskailerak hasi -edo bukatu- egiten diren lursaila jabetza pribatu bati dagokio. Horregatik dio bertatik ez dela inor pasako“, dio auzotar batek.

zaratamo arkotxa 2017 pasabidea protesta

Jabetza pribatu baten barruan sortu dutela pasabidea salatu du herritar batek :: O.L.

Jon Ajuria alkateak dioenez, “hori ez da egia. Zati hori ez da berarena, beheko solairuaren ugazabarena baino. Auzotar hori ez da bertan bizi, nahiz eta Zaratamon erroldatuta egon. Presionatzen ari da, etxea desjabetzea eta indemnizazioa kobratzea nahi duelako, besterik ez“, dio.

Metroaren 5. linearen zain

Zaratamoko Udalaren asmoa da Arkotxan tren geltokia eraikitzea, Outokumu zegoen eremuan. Maiatzeko osoko bilkuran Plan Orokorrean aldaketa puntuala egitea ados- tu zuten talde politikoek eta dagoeneko ari dira erredakzio lanetan. “Erredakzio tal- deak aldaketa idatzi ondoren, osoko bilku- ran onartu behar dugu eta gero, erakunde publikoen ibilbidea egin beharko du”, dio Jon Ajuria alkateak.

“Euskal Trenbideen Saretik begi onez ikusten dute, baina egia da beste eztabaida batzuk dituztela mahai gainean. Besteak beste, Galdakaoko metroaren proiektua. Horregatik, hori erabaki arte ezin izango dute Arkotxako tren geltokiaren proposa- mena lehen eskutik hartu”, dio Ajuriak.

Gora