→Zaratamo

Zaratamok 3 milioi euroko aurrekontua izango du 2018an, iaz baino %4 gehiago

zaratamo 2017 udaletxea

Zaratamoko udalbatzak aurtengo aurrekontua onartu du. Hain zuzen ere, 3.300.000 euro inguru izango ditu Udalak 2018an, iaz baino %4,23 gehiago.

Zaratamoko Udaletxea // Zaratamoko Udala

Zaratamoko udalbatzak aurtengo aurrekontua onartu du. Hain zuzen ere, 3.300.000 euro inguru izango ditu Udalak 2018an, iaz baino %4,23 gehiago.

Inbertsioei dagokienez, garrantzitsuenak auzo ezberdinetan burutuko dituzten esku-hartzeak izango dira. Herrigunean, Elexaldeko frontoian bigarren faseari ekingo diote eta 160.000 euro inbertituko dituzte: besteak beste, pilotalekuko teilatua berritu eta sarreran beiratea jarriko dute.

Bestetik, Arkotxa auzoa eraberritzeko planarekin jarraitu eta Berritzegunea eta Kultur Etxearen arteko errepidea konponduko dute, bidegurutzeko sarrera hobetuz. Horretarako 150.000 euro bideratuko ditu Udalak. Santa Barbara auzoari dagokionez,  alde batetik Eraberritzeko Plana idazteko 25.000 euro bideratuko dituzte, eta bestetik errepideetan eta saneamenduan konponketak egiteko beste diru-partida batzuk jarriko dituzte. “Dagoeneko hasi gara eremu horretan esku hartzen -kale garbiketa eta errepideak berritu- eta udan argiteria aldatzeko asmoa dugu”, dio Jon Ajuria alkateak: “Beste urrats bat izango da Galdakaoko Udalarekin hitzarmena sinatzea, auzoa udalerri biek elkarbanatzen baitugu”. Santa Barbarako diagnostikoa bi udalerrien artean egin ondoren, 2019an hasiko lirateke obrak eta aurreikuspenen arabera, hiru urte iraungo lituzkete.

Moiordineko bolatokian ere obrak egingo dituzte aurten: “Hala nola, hezetasuna ekiditeko iragaitza jarriko dugu”, dio Ajuriak. Eta, Gutiolo auzoan (Burbustu ondoan) Ur Partzuergoarekin batera jarduketa egingo du Udalak eta uraren hoditeriak  berrituko dituzte 53.o00 euro inbertituz.

Gizarte-laguntzak mantendu

Gizarte gastuari dagokionez, diru-laguntza guztiak mantenduko dituztela adierazi du Ajuriak. “Esate baterako, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak behar dituzten herritar guztiei emango dizkiegu. Eta, Etxez etxeko zerbitzurako ere laguntza ekonomikoak emango ditugu. Era berean, Zainduz programa ere martxan jarriko dugu beste urte batez, menpekotasun egoeran dauden senideak zaintzen dituztenei laguntza emateko udal zerbitzua”, dio Ajuriak.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak