→Zaratamo

Binakako txapelketaren finalean da Elezkano II, bigarren urtez jarraian

22-10 gailendu zaizkie Elezkano II-Rezusta Altuna III-Martija bikoteari. Hamahiru egindako eta galdutako bakarra izan ditu Zaratamoko aurrelariak.

Rezusta eta Elezkano II, finalean dira // ETB

22-10 gailendu zaizkie Elezkano II-Rezusta Altuna III-Martijari. Hamahiru egindako eta galdutako bakarra egin ditu Zaratamoko aurrelariak. “Oso gustora egon naiz hasieratik”, esan du partidaren amaieran, umil eta irribarretsu, sei eta huts irabazten hasi baita bikote urdina eta gorriek ezin izan diote partidari buelta eman.

“Oso oso pozik. Eguneroko lanaren ondorio da hau. Badakit momentu txarrak ere etorriko direla, baina onak disfrutatzen jakin behar da, txarrak sufritzen ditudan moduan”, esan du Danel Elezkanok. Bigarren finala jarraian Beñat Rezusta bikote moduan duela. “Finala oso zaila izango da (Irribarria-Zabaleta bikotearen aurka), baina aurrekoan ondo aritu ginen galdu arren. Oraingoan, gure aukerak edukiko ditugu”.

Apirilaren 7an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den Binakako txapelketako finalean egoteaz gain, esku pilotako buruz buruko txapelketan lau onenen artean izango da Elezkano II.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak