→Zaratamo

Burbustu auzoa urez hornituko du Bilbao-Bizkaia Ur-Partzuegoak

zaratamo burbustu 2016 eliza

Orain arte uraren azterketaz arduratu da Ur-Partzuergoa. Hemendik aurrera, jarraipen zehatzagoa egingo du eta Partzuergoaren ura eramango du auzora.

Burbustu auzoko ur hornikuntza berrirako proiektua behin betiko onartu du Bilbao-Bizkaia Ur-Partzuergoko presidentziak, Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren bitartez jakinarazi duenez (BAO. 224. zenbakia).

Ur Partzuergoa osatzen duten udalerrien barruan dago Zaratamo. Hala ere, beti arazo izan da sakabanatuta dauden auzoetako baserrietara ura eramatea. Burbustu, horietako bat. Oro har, baserriz osatutako auzoa da. “Ur-Partzuergoak ura ekarriko du Burbustu auzora. Horrek ez du esan nahi aurretik urik ez zegoenik Burbustun, noski”, dio Jon Ajuria alkateak. Orain arte auzoko iturburutik heldu da ura baserrietara eta “Ur-Partzuergoak aldiro-aldiro bertako uraren azterketak egin izan ditu”.

Gauzak horrela, Bilbo-Bizkaia Ur-Partzuergoak inbertsioa egingo du Burbustun etxebizitza guztiek Partzuergoaren ura izan dezaten, eta hemenedik aurrera azterketa zehatzagoak egingo dizkio bertako urari.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak