→Zaratamo

Danel Elezkanok Bilboko Aste Nagusia Txapelketako finala jokatuko du bihar

zaratamo danel elezkano 2016 bilbo aste nagusia finala

Danel Elezkano pilotari zaratamarrak eta Zabaletak osatutako bikoteak jokatuko du finala, Olaizola II eta Untoria bikotearen aurka

Bilboko Aste Nagusia bere amaierara heltzen ari da eta horrekin batera jaietako esku pilotako txapelketa ere. Bihar, abuztuak 27, izango da finala Bizkaia Frontoian 21:00etatik aurrera. Finalerdietan Pablo Berasaluze eta Mikel Larunbe bikoteari 22-17 gailenduta, Danel Elezkano pilotari zaratamarrak eta Zabaletak osatutako bikoteak jokatuko du finala, Olaizola II eta Untoria bikotearen aurka.

Asegarcetik Aspera

Abuztuaren 2otik Danel Elezkano Aspe enpresako pilotaria da. Orain lau urte profesional mailara salto egin zuen Asegarce enpresarekin. Hiru urteko kontratua sinatu berri du eibartar enpresarekin.

Argazkia: Diario Vasco
Gora