→Zaratamo

Zaratamoko Elexaldeko frontoiak sarbide eta beirate berria izango ditu 2019an

Sarbidea plazatik izango du frontoiak eta 27 eserleku gehiago izango ditu. Lau hilabete barru izango da prest frontoi eraberritua. 180.000 euro bideratu dira lanetara.

Beirate luze bat jarriko dute frontoiaren ezkerreko horman / Zaratamoko Udala

Sarbidea plazatik izango du frontoiak eta 27 eserleku gehiago izango ditu. Lau hilabete barru izango da prest frontoi eraberritua. 180.000 euro bideratu dira lanetara.

Hilabete honetan ekingo diote Elexaldeko frontoia eraberritzeko bigarren faseari. Iaz aldagelak, komunak eta berogailua berritu bazituzten, sarbidea eta ezkerraldeko horma berriztatuko ditu orain Udalak. Hain zuzen ere, orain arte ezkerraldean egon den sarbidea plazara begira dagoen horman kokatuko dute. Bide batez, metro bat zabalduko dute frontoiaren sarrera-atea, irisgarritasuna hobetuz. Ezkerraldeko hormari dagokionez, txapa zaharrak kendu eta beirate handi bat jarriko dute: “Frontoia itxuraz modernoagoa bihurtzeaz aparte, askoz ere argi gehiago sartuko da frontoira”, dio Jon Ajuria alkateak. Sarbidearen kokalekua eta horma aldatzearekin batera, hogeita zazpi eserleku berri izango ditu frontoiak. Dagoeneko, obra esleitu dute, eta aurreikuspenen arabera, egunotan hasi eta lau hilabete barru bukatzeko. 180.000 euro bideratu ditu Udalak.

Arkotxako bigarren fasea, aurki
Udalak aurki esleituko du Arkotxa auzoaren berregituraketa lanetarako bigarren obra. Elizako sarbidea birmoldatu ondoren, Berrigintza eraikinetik auzorako sarbidea aldatuko du orain. Hiru fasetan antolatutako proiektua da Arkotxakoa, herrigunetik autoak ateratzeko helburua duena, oinezkoen mesederako: parkingetara eta deskarga guneetara bakarrik sartuko dira kotxeak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak