→Zaratamo

Elezkano II, binakako txapeldun!

Danel Elezkano eta Rezusta, txapeldunak / ETB

“Finala gogora izan da, baina bikote moduan merezi dugu txapela”. Hauek izan dira Danel Elezkano zaratamarraren hitzak ETBri partida bukatu ondoren. Pozaren pozez, aitari eskaini dio txapela Danelek, baita familiari, lagunei, Zaratamori eta Dimari ere.

Elezkano II eta Rezustak 22-19 irabazi diote Irribarria eta Zabaletak osatutako bikoteari. Partida gogorra, huts asko eta tanto gutxi. Elezkano bera izan da une askotan partida bere gain hartu duena, eta Beñat Rezustarekin batera, beti izan dira markagailuan aurretik. Zaratamarraren lehen txapela izan da gaurkoa, bere txikitako ametsa bete du Danelek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak