Elezkano II eta Zabaleta 22-9 nagusitu dira finalean Olaizola II eta Larunberen aurka. Zaratamarrak 2012ko abuztuan jokatu zuen bere lehendabiziko partida, Bilboko Bizkaia pilotalekuan eta Asegarce enpresarekin. 2016ko uztailaren bukaeran, Aspe enpresara igaro zen, jokatzeko aukera gehiagoren bila. Aurtengo binakako txapelketako txapeldunordea izan da Danel Elezkano, Rezustarekin batera. Ezkurdia eta Zabaletaren aurka jokatu zuten finala eta 22-9 galdu zuten.
