→Zaratamo

Garaipenaren bidea hartu du Elezkanok, Urrutikoetxeak ezin

zaratamo danel elezkano 2018 eskuz binakako txapelketa finalerdia argazkia aspepelota

Bi partida irabazita sailkapeneko goiko postuetan daude Elezkano eta Rezusta. Urrutikoetxeak ez du hasiera ona izan, hirutiik hiru galdu ditu.

Elezkano eta Rezusta 3. dira sailkapenean / Aspe

Ez zuten hasiera ona izan Zaratomoko pilotariek binakako txapelketan, biek galdu baitzuten lehen partida. Mikel Urrutikoetxeak Andoni Aretxabaletarekin osatu du bikotea aurtengo binakakoan, eta lehen norgehiagokan 22-21 galdu zuten Aimar Olaizola eta Jon Ander Albisuren kontra, partida osoan irabazten joan ondoren. Olaizolak partidua irauli egin zuen: 18-7 galtzen ari zela, 21-20 aurretik jartzea lortu zuen 39 urteko goizuetarrak. Partidua galdu arren, Urrutikoetxea apurka-apurka sasoian jartzen ari zela igarri zen. Hurrengo neurketan, ordea, Artola-Mariezkurrenaren aurka berriz galdu zuten, 13-22, Bilboko Bizkaia Frontoian. Aretxabaletak min hartu zuen eskuan partida horretan eta Ibai Zabalak ordezkatu zuen hurrengo partidan. Horretan ere ezin Urrutikoetxeak. Bengoetxea-Imaz bikoteak lortu zuen garaipena, 22-10. Asegarcek jakinarazi duenez, txapelketa bukatu arte Larunbe izango da Urrutikoetxearen bikotea. Hurrengo norgehiagoka abenduaren 16an dute, Donostiako Atanon, Altuna-Martijaren aurka. Sailkapeneko azkenengo postuan daude Urrutikoetxea eta Larunbe.

Bigarren garaipena Elezkanok
Danel Elezkanok, bere aldetik, Rezustarekin osatu du bikotea binakakoan. Lehen partidan Irribarria eta Zabaleta izan zituzten aurkari eta 17-22 galdu zuten. Rezustak huts gehiegi egin zituen eta Elezkano ez zen bere onenean aritu. Irribarriak, ostera, partidu borobila egin zuen. Hurrengo zita Ezkurdia eta Galarzaren kontra izan zuten eta nagusitasunez gailendu ziren Elezkano eta Rezusta, aurkariak 6-22 mendean hartuta.  Hirugarren jardunaldian ere garaile izan zen Elezkano: Altuna eta Martijaren aurka lehiatu ziren eta 17-22 gailendu ziren zaratamarra eta Rezusta. Hirugarren dira sailkapenean Elezkano eta Rezusta. Hurrengo partida abenduaren 14an, ostiralez, jokatuko dute, Arrigorriagan. Bengoetxea VI-Imaz izango dituzte aurkari. Sarrerak dagoeneko salgai daude 20 eta 25 euroan frontoiko txarteldegian

Urtarrilean bukatuko da lehen itzulia, otsailean bigarrena, martxoan finalerdiak eta apirilaren 7an finala, Bilbon.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak