→Zaratamo

Elezkano II: “Lanean jarraitu behar dugu, aurrera begiratu eta etorriko dira aukerak”

Txapelketa ona egin dute Rezustak eta Elezkanok // @21iguales

Ezin izan dute Danel Elezkanok eta Beñat Rezustak eskuz binakako txapelketan eroso aritu. 22-9 erraz irabazi dute Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak. Lehen finala izan da Danel Elezkano zaratamarrarentzat eta hirugarrena jarraian Beñat Rezustarentzat.

“Gaurkoan ez gara ondo hasi, baina aurrera begiratu beste aukera batzuk etortzeko. Oso pozik gaude egin dugun txapelketarekin. Pena handia galtzeagatik eta gure maila ez emateagatik”, esan du Danel Elezkanok partida bukaeran ETBn.

Asko sufrituta sartu ziren finalean Elezkano eta Rezusta, 22-21 irabazita Altuna III-Martija bikoteari. Gaurkoan, eskuz binakako txapelketaren finalean, Elezkano eta Zabaletak ezin, Ezkurdia eta Zabaleta garaile. Txapelketako jokalari onenen artean izan da Elezkano zaratamarra eta datorren urteko txapelketarako txartela ziurtatu du.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak